Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

urr. 31, 2014, 7:50 a.m.

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Izen ezberdina, baina ospakizun berbera. Halaxe kontatu digute Ahotsak.com-eko hainbat lekukok!

Gaur egungo Halloween komertzialagotik desberdin samar, noski, baina funtsean jai berbera zen: gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz... eta guztia ere heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak, mamuak, hildakoak...). Izara eta maindirez mozorrotzen ziren "ganberroen" ipuinak ere jaso izan ditugu.

Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun dugunez. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:

Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzariaren ondorengo artikuluetan: 'Halloween euskal festa bat da' eta 'Halloween resurrection 2012'.

Iruzkinak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Aranberri | 2014-10-31

Oso bideo ona! Amerikanuak ez dutela ezer asmatu!

Orain, behintzat, lotsa barik ospatuko dugu Halloween! XD

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia