Mutrikuko lehenengo bideoak sarean

2009ko eka. 25a, 17:22

Azken hilabeteetan grabazioak egiten jardun ondoren, aste honetan sareratu ditugu Mutrikuko lehenengo grabazioak. Interneten argitaratu ditugun aurreneko lekukoak Joseba Andoni Andonegi eta Gregorio Arreitunandia dira.

Aurreko astean ere aipatu dugu Mutrikun zenbait grabazio egiten aritu direla. Alde batetik herriko kanta zaharrak jasotzen ibili dira. Eta grabazio horietako zenbait aprobetxatuta, herriko ahozko ondarea jasotzeko grabazio batzuk ere bideratu dituzte.

Azken hilabeteetan egindako lan horren lehenengo emaitzak aste honetan kaleratu ditugu Ahotsak.com webgune honetan, Mutrikuko ahozko ondarearen inguruko atalean.

Bertan aurkituko dituzue zenbait grabazio eta lekukoen fitxak eta, horrekin batera, baita aurreneko bideo-pasarteak ere.

Oraingoz, bi hiztunen pasarteak ikusteko aukera dago, Joseba Andoni Andonegi eta Gregorio Arreitunandia. Garbiñe Garagarzak egindako grabazioa da, 2008ko abuztuan.

Hona hemen adibiderako pasarte bat, atunetara arrantzan joaten zirenekoa kontatuz:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia