Munitibarko eta Etxebarriko Ahotsak

Abe. 4, 2017, 12:26 p.m.  ¦ 

Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna zela eta Munitibarko eta Etxebarriko Ahotsak proiektuak aurkeztu genituen. 

Euskararen eguna zela eta, atzo Munitibarko eta Etxebarriko Ahotsak aurkeztu genituen. 

Munitibarren Nerea Goiria aritu zen herrian jaso ditugun elkarrizketen berri ematen. Egindako lana ikusgai dago www.ahotsak.eus/munitibar gunean. Orotara, 26 hizlari eta 128 bideo pasarte bildu ditugu bertan. Ia 400 biztanledun herri honetako euskal ondarea jasotzeko asmoz egiten diren elkarrizketak erakutsi zituen Goiriak, bizipenak eta herriko euskara jasotzeko garrantzia azpimarratuz.

Etxebarrian, ordea, Izaskun Gastonek egin zuen jasotako materialaren aurkezpena. Jasotako materiala 51 hizlarik eta 214 bideo pasartek osatzen dute, www.ahotsak.eus/etxebarria gunean ikusgai. 812 bat biztanledun herriko hizkera jasotzeko eta lantzeko prestutasuna adierazi zue Gastonek atzoko saioan. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia