Migel Gallastegi hil da, inoizko pilotaririk onenetakoa

urt. 4, 2019, 12:22 p.m.

Eibarko pilotari handia joan zaigu, 100 urterekin. Ahotsak.eus proiektuan Gallastegiren hainbat bideo pasarte ikus daitezke. 100 urte bete zituenean, bideo txiki bat ere gertatu genuen Migel zoriontzeko. 

Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, 1918) pilotaren historiak eman duen pilotari handienetakoa zen. Buruz buruko txapeldun izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan. Eibarko Asoligartza baserrian jaioa, umetatik izan zituen pilotarako afizioa eta indarra. Eibarko Astelenan jokatu zituen lehenengo partidak, eta hantxe egin zuen debuta profesional bezala ere. Urtean 100 partida baino gehiago jokatzera iritsi zen, eta gehien-gehienak irabazten zituen. Sasoian iritsi zen zahartzarora ere. Otsailean 101 betetzekoa zen. 

Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketa egin genion Migeli, duela hamar bat urte, eta haren 40 bideo pasarte baino gehiago ditugu sarera igota, ikusteko moduan. Eta bideo labur hau ere gertatu genuen, Migelen balentriak gogoratzeko, haren 100. urteurrenean:

Informazio gehiago: Berrian. Goiko irudia 2014koa da, Aieteko auzotarrek omenaldia egin ziotenekoa.


Programa 1948

 

Argazkia, Aiete.net.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia