"Mallabiko euskara" liburuaren aurkezpena

mai. 31, 2006, 9:21 a.m.

Juan zan barixakuan, hillan 26xan aurkeztu zan Mallabiko Kultur-etxian Pello Mugarza mallabiarran Mallabiko euskara lana.

Juan zan barixakuan, arratsaldeko 7retan egin zan Pello Mugarzaren Mallabiko euskara lanan aurkezpena. Jende ugari batu zan aurkezpenera eta giro politta egon zanik ezin ukatu.

Itziar Garitagoitia irakaslia izan zan aurkezpenari hasieria emon zetsana, bera izan da-eta Pellori liburua aurrera etaratzeko bultzadia emon detsana. Ondoren Mallabiko udaleko zinegotzixa dan Mari Luz Asumendik berba egin zeban eta honek zorionak emon zetsezen Pellori eta herriko guztieri. Koldo Zuazo EHUko irakasliak be beran poza agertu zeban, berak be, mallabiarra izan ez arren, mallabiko hizkeria darabillelako hein haundi baten, eta Mallabiko euskeria liburu baten jasota egotia zoriontzekua zala azpimarratu zeban. Amaitzeko, Pellok liburuan laburpentxo bat egin zeban eta herritarreri (batez be informantieri) eskerrak emon zetsezen.

Aurkezpen laburraren ostian liburuakin batera datorren cd-ko pasartiak (Mallabiko hiztunenak) ikusi eta entzuteko aukeria egon zan eta algararik ez zan falta izan.

Liburuak 395 orrialde dakaz guztira eta lau atal nagusittan banatuta dago: Mallabiko datu orokorrak, azterketa dialektologikua, Mallabiko hainbat hiztuni jasotako grabaziƱuen transkribapenak eta hiztegixa. Liburuakin batera datorren cd-an, berriz, Mallabiko hiztun onenen grabaziƱuak ikusi eta entzun leikez. Liburua eta cd-a 20 euruan saldu ziran aurkezpeneko egunian.

Mallabiko euskara

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia