Joxepa Zumalde araoztarra joan zaigu gaur, 100 urterekin

urr. 31, 2019, 4:39 p.m.

Otsailean elkarrizketatu genuen, Ahotsak proiekturako, Oñatiko hitanoari buruzko "Ingo Xonau!" egitasmoan. Aurretik ere hainbat testigantza emandakoa da, besteak beste, gerrako kontuei buruz. 

Joxepa Zumalde osasun onez iritsi zen 100 urte betetzera, baina pattalaldiak jota ibili da azkenaldian, eta gure artetik joan da gaur. Oñatiko Araotz auzoan jaioa, bertan bizi izan zen duela urte gutxi arte. Kontalari bikaina eta kantuzalea zenez, elkarrizketa eske joaten zitzaizkion asko. Besteak beste, gerrako kontuak jasotzeko elkarrizketatu zuten. Azken elkarrizketa aurtengo otsailean egin zuen, "Ingo Xonau!" proiekturako, eta hark kontatutakoak sarean jarrita dauzkagu. Hona hemen bideo-pasarteetako bat:

Joxeparen irribarrearekin eta umorearekin geratuko gara. Doluminak familiari gure partez. Goixan bego. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia