Hertzainak taldeko Josu Zabalaren bideoak sarean, agur kontzertuen atarian

2022ko abe. 16a, 09:29

Josu Zabala musikaria izan zen Hertzainak taldearen sortzaileetako bat. Gasteizko Ahotsak proiekturako elkarrizketatu genuen, eta hark kontatutakoak on-line daude, ikusgai. Oraintxe izan daiteke horretarako une polita, Hertzainak taldearen agur kontzertuen atarian.

Gaur eta bihar BECen joko du Hertzainak musika taldeak, Barakaldon. Nolatan sortu zen? Zer helburu zuten? Nondik dator izena? Nolakoa zen Gasteizko giroa 1981. urtean? Josu Zabala izan zen sortzaileetako bat, taldeko ideologoa neurri handi batean, hasieratik bukaerara taldean egon zena. Eta agur kontzertuetan oholtza gainean egongo denetako bat. Gasteizko Ahotsak proiekturako elkarrizketatu genuen, eta baita sasoi hartako kontuak aletu ere. Elkarrizketako bideo-pasarteak ikusteko aukera dago Ahotsak.eus webgunean. 

Josu Zabalak Hertzainak taldea nola sortu zen kontatzen du pasarte honetan:

Beste honetan, berriz, Hertzainak izenaren jatorriari buruz hitz egiten du:

Guztira 29 bideo-pasarte daude sarean. Sartu, eta kuxkuxeatu! 

Hertzainak taldeari buruzko informazioa, argazkiak eta bideoak barne, beraien webgunean: Hertzainak.eus

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia