Hemeroteka atala

uzt. 15, 2008, 10:06 a.m.

Berrikuntza berria daukagu Ahotsak.com atari honetan. Gaurtik aurrera, Hemeroteka izeneko txokoa ere izango dugu, non ahozko ondarearekin zerikusia duten prentsako albisteak bilduko ditugun, sareko erreferentziak.

Ahotsak.com atariko albistegiaz gain, beste albistegi batzuetan azaldutako artikuluetara loturak bilduko ditugu atal berrian. Egunkarietan, herri-aldizkarietan eta antzekoetan azaldutako artikuluen bilduma izango da.

Atal berrian ahozko ondarearekin zerikusia duten artikulu eta prentsa-aipamenak jasoko ditugu.

Dagoeneko martxan dago eta lehenengo artikuluetara loturak ere hortxe dituzu, hemeroteka atalean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia