Gerra zibileko lekukoen bila

2008ko aza. 21a, 11:49

Josi Sierrak 100 euskaldun elkarrizketatu nahi ditu, gerra zibila zuzenean bizi izan zutenak, euren oroimenak eta bizipenak bideoz grabatzeko. Guztion laguntza eskatzen du lekukoak bilatzeko.

Josi Sierra ezaguna da euskal blogosferan. Bereak dira, besteak beste, Galdakotar bloga, Hezkuntza telebista eta Udaberri galdua proiektuak.

Azken urteotan lan handia egin du bere herrian, Galdakaon, gerra zibilean gertatutakoa jasotzen. Hemendik aurrera, Euskal Herri osora zabaldu nahi du egitasmoa.

100 lore biltzeko asmoa

Udaberri hartako ehun lore biltzeko asmoarekin, Hegoaldeko 4 probintzietan elkarrizketak egiten hasteko asmoa du Josi Sierrak. Lau hilabetetan luzatuko da fase hau: 85 urtetik gorako lekukoen grabazioak, herririk herri. Gizon eta emakume; orduko gazte eta ume.

Jendearen laguntzarekin kontatzeko sare sozialetik tiraka ibiltzeko asmoa dauka komunikatzaileak, blogosferan eta ezagunen agendatik tiraka.

Asmoa, Gerra Zibileko lehen urteko testigantzekin Hezkuntza Sailarentzat material pedagogiko digital bat sortzea.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia