"Euskalkiak eta umorea" bideoa, gazteen testigantzekin

2018ko uzt. 27a, 09:01

Euskalkiek balio al dute umorea egiteko? Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatutako hainbat gazteren iritziak batu ditugu bideo honetan.

Euskalkiek joko handia eman dezakete. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatutako hainbat gazteren iritziekin osatu dugu bideoa, Iparraldekoak zein Hegoaldekoak. 

Eusko Jaurlaritzaren babesarekin egin dugu bideoa. Ikastetxeetan erabiltzeko, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian, proposamen pedagogikoak gertatzen ari gara, eta bideo-fitxa sortzen Ikasgelan webgunean. Ahozko ondarea ikastetxeetara bideratzeko sortu genuen webgune hori: lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak lagun hartuta. Dagoeneko gaikako 80 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

Ahotsak.eus proiektuaren helburua ahzoko ondarea jaso eta zabaltzea da. 75 urtetik gora adinekoak elkarrizketatzen ditugu batez ere, baina azken urteotan gazteak elkarrizketatzen ere badabiltza. Gazte Gara Gazte proiektua sortu genuen horretarako. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia