Euskalkiak: elkar ezin ulertu? Ikusi bideoa!

eka. 16, 2020, 1:01 p.m.

Euskalkiek euskara izugarri aberasten dute, baina zenbaitetan ez da erraza elkar ulertzea... Ala bai? Gazteen iritziekin osatutako bideoa daukagu sarean. 

Desberdintasun handiak al daude euskalkien artean? Ulertzen al dugu elkar? Zein oztopo ditugu? Zer egin ulermena bideratzeko? Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatutako Iparraldeko zein Hegoaldeko gazteen testigantzak batu ditugu bideo honetan.

Euskararen eta euskal kulturaren historia ezagutaraztea oso garrantzitsua da, bereziki belaunaldi berriei. Bideo hau ikastetxeetan erabitzeko, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian, proposamen pedagogikoak ere gertatu genituen, eta fitxa sortu genuen Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin genuen bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. "Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan" proiekturako hain justu. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasle eta ikasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia