Bideo-emanaldia eta solasaldia feminismoaren hastapenei buruz gaur, Donostiako Emakumeen Etxean

2023ko urt. 24a, 14:57

Donostiako Emakumeen Etxean "Feminismoaren hastapenak Euskal Herrian eta emakumearen egoera frankismoan" izeneko saioa antolatu du Badihardugu euskara elkarteak: bideo-emanaldia eta mahai-ingurua. Gaur arratsaldean izango da, 18:30ean. 

Emakumeen ahotsak entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Donostiako Emakumeen Etxean. Mugimendu feministaren hastapenak izango dira hizpidea, 70. hamarkadako giroa, eta baita frankismo garaikoa ere. Lehenengo, Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin osatutako hiru bideo erakutsiko ditu, eta ondoren mahai-ingurua egongo da, bideoan agertzen diren protagonistetako batzuekin: Miren Garmendia, Lola Valverde, Maite Gonzalez Esnal eta Iratxe Retolaza. 

Ahotsak.eus Badihardugu elkartearen proiektu nagusia da. Ahozko ondarea jaso eta zabaltzea du helburu. Asko eta asko dira elkarrizketatzen ditugun emakumeak, eta jasotako testigantzekin hainbat ikus-entzunezko prestatu ditugu. Horietako batzuek genero-ikuspegia lantzeko. Ahotsak Ikasgelan webgunean daude gaur Donostian erakutsiko diren bideoak ere. 

 

Irudian, Leioan egin ziren Euskal Herriko I. jardunaldi feministen osteko festa, 1977an. Iturria: Pikara Magazine. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia