Bi lehendakari ohi elkarrizketatu ditugu: Ibarretxe eta Ardanza

2017ko uzt. 13a, 11:58

Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiekin egon gara, beraien umetako eta gaztetako kontuak jasotzen ahotsak.eus proiekturako. 

Juan Jose Ibarretxe eta Juan Antonio Ardanza. Politikari jeltzaleak. Oso ezagunak biak, Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zirelako. Haien haurtzaroa ezagutu nahi genuen guk. Umetako eta gaztaroko bizipenak eta sentimenduak. Sustraietara joanda, politikaz haratago. 

Leioako EHUko campusean egin genuen hitzordua Ibarretxerekin, maiatzean. Twiterren mezutxo bat ere idatzi zuen lehendakari ohiak, elkarrizketaren harira: "Gaur Ahotsak proiekturako elkarrizketatu naute. Proiektu polita gure ahozko ondarea babesteko https://ahotsak.eus/". 

Ardanzarekin, berriz, Bilbon geratu ginen, atzo. Harrera beroa egin ziguten biek ere, oso gertuko agertu ziren, eta kontu interesgarriak kontatu zizkiguten. Franco hil aurrekoak ia denak. 

Elkarrizketak lehenbailehen landu, eta guztion eskura jartzea da orain gure asmoa. Momentuz, biografiak ikus ditzakezue: Ibarretxe eta Ardanza

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia