"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektua aurkeztu dugu gaur eguerdian

2020ko aza. 25a, 17:03

"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektuaren helburua herriko aniztasuna ezagutaraztea da. Hainbat jatorritako ikasle eta gurasoak elkarrizketatu ditugu, zazpi ikastetxetan. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko gertatu ditugu, eta baita ikasgeletan erabiltzeko ikasmateriala ere. Sarean daude, interesa duenaren eskura!

"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektua aurkeztu dugu gaur, Eibarko udaletxean, Badiharduguk egindako eta AKEBAIk zein Eibarko Udalak babestutako lana. Eibarko aniztasuna jaso eta ezagutaraztea du helburu, eta euskarak integrazio-hizkuntza gisa duen balioa erakustea. 2019-2020 ikasturtean zehar 10 ikasle eta 10 guraso elkarrizketatu genituen, LHko zazpi ikastetxeetan, eta jasotako testigantzekin ikasmaterial txiki bat eta bi bideo hauek prestatu ditugu. 

Bideo laburra (4 min):

Eta luzea (21 min):

Prentsaurrekoan bideo laburra erakutsi dugu, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu ditugu. Eibarren elkarrizketatutako guztien bideo-pasarte aukeratuak 101 L webguneko Eibarko orrian ikus daitezke, Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzeko sortutako proiektuaren barruan. Bi ikus-entzunezkoak eta ikasmateriala, berriz, Ahotsak Ikasgelan webgunean, Badiharduguk jasotako ondarea ikastetxeetara bideratzeko sortutako webgunean. Hona hemen ikasmaterialaren lagin bat:

Informazio gehiago: akebai.eus webgunean. 

Mila esker proiektua posible egin duten guzti-guztiei! 

Argazkian, gaurko prentsaurrekoan bildutakoak: Eibarko Udaleko ordezkariak (AKEBAI, teknikariak eta zinegotziak), irakasleak eta Badihardugu elkarteko langileak. (Iturria: akebai.eus)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia