"Ahaztuen Oroimena" proiektuko 110 zinta katalogatu ditugu

eka. 16, 2016, 2:45 p.m.

Gerra zibilaren eta frankismoaren ondorioak jasan zituztenen lekukotasunak jaso eta ezagutarazteko sortu zen, besteak beste, Ahaztuen Oroimena 1936 Markinaldeko frentea Kultur Elkartea. Eurekin bideratu dugun elkarlanari esker, 2008-2009 inguruan hasi eta gaur arte egin dituzten 110 elkarrizketa katalogatu ditugu www.ahotsak.eus webgunean.

Frankismoaren biktimek jasandako kalteak ikertu eta errekonozimenduaren bidez justizia egiten ahalegintzeko, ahaztuen memoria eta lekuan lekuko historia berreskuratzeko eta zabaltzeko, eta Gerra Zibilak sortu zuen sufrimenduaren inguruko gogoeta eragiteko asmoz sortu zen Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 Kultur Elkartea. Helburu hori lortzeko, besteak beste, hainbat lekuko elkarrizketatu dituzte, 2008-2009 inguruan hasita. Bildutako informazio guztia www.ahaztuenoroimena.com webgunean aurki daiteke. Patxi Ibarzabal, Aitor Bereziartua eta Alberto Unamuno ibili dira gerrako testigantzak jasotzen, eta dozenaka lekuko elkarrizketatu dituzte Lea-Artibain, batez ere Markina-Xemeinen eta Etxebarrin.

Ahozko ondarea eta memoria historikoa hedatzeko asmoz, Badihardugu Euskara Elkarteak eta Ahaztuen Oroimena Kultur Elkarteak lankidetza-hitzarmena adostu dugu. Elkarlan horri esker, gerra zibilaren eta frankismoaren inguruko 110 testigantza katalogatu dira www.ahotsak.eus webgunean, Ahaztuen Oroimena izeneko proiektuan.

Lekukoetako zenbait, Lea-Artibaiko Ahotsak proiekturako ere elkarrizketatu genituen, eta orduan ere kontatu zizkiguten gerra garaian bizi izandakoak. Markina-Xemeingo Kasile Aginagak, esaterako, ondo gogoan zituen orduan bizitako gogorkeriak, eta zehaztasun guztiz kontatu zizkigun, gainera:

 

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia