Agurra Emile Larre euskaltzainari

2015ko eka. 3a, 17:45

Larunbatean zendu zen, Kanbon. Eta atzo azken agurra eman zioten bere jaioterrian, Baigorrin. Larre euskaltzain eta idazlea 2010ean elkarrizketatu genuen, eta hark esandakoak entzungai daude Ahotsak.eus webgunean. 

Euskaltzaina, euskaltzalea. Apaiza, irakaslea. Bertsozalea, pilotazalea. Kazetaria, idazlea. Gertukoa zela diote. Bizia, langilea. Baigorriko Bastida auzoan jaioa, Ipar Euskal Herriko herri askotan bizi izan zen. Emile Larre joan zaigu, 89 urterekin. Xain Aire kazetariak elkarrizketatu zuen, 2010ean, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako. Elkarrizketa hura sarean ikus daiteke, 40 bideo pasarte mamitsutan banatuta.
Hainbat gairi buruz hitz egin zuen Larrek: euskara, bertsolaritza, pilota, eliza... Onena zuk zeuk haren ahotan entzutea. Hona hemen euskara batuari buruzko pasarte bat:

Heriotzaren albistea besteak beste BerriaDiario de Noticias eta Diario Vasco egunkarietan irakur daiteke; Bertsoa.eus webgunean ere bai. Ikus halaber Berria egunkarian Xarles Videgain euskaltzainak Larreri buruz idatzitakoa, eta Nora Arbelbide kazetariaren artikulua.
Familiakoei eta hurbilekoei gure doluminak helarazi nahi dizkiegu guk ere.
 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia