Agur Patri Urkizu idazle eta ikertzaileari
2024ko abe. 18a, 16:03
Irakaslea, idazlea, ikertzailea. Antzerkizalea, bertsozalea, literaturazalea. Euskaltzalea. Patri Urkizu lezoarrak hutsune handia utzi du. Haren ibilerak eta ikerketak ezagutu nahi dituenarentzat 90 bideo pasarte daude ikusgai, Ahotsak.eus webgunean.
Lezotik kanpora ibili zen gaztetxotatik, baina ez zuen horregatik euskara alboratu. Lehenengo fraidegai bidali zuten, karmeldarrekin. Ondoren, Ingenieritza ikasten hasi zen Madrilen, eta bertan euskara irakasten ere bai. Euskal Filologia ikasi nahi zuela eta, Salamancara joan zen Filologia Erromanikoa ikastera, Koldo Mitxelena bertan zegoelako irakasle. Euskara batuaren sorrera prozesua gertutik bizi izan zuen. Peñaflorida institutuan egon zen irakasle, Donostian, eta ondoren UNEDen euskal gaiekin lotutako materiala sortzen. Lezoko alkate ere izan zen, trantsizioan.
Patri Urkizuri egindako elkarrizketetako 90 bideo pasarte baino gehiago daude ikusteko moduan. Bideo honetan, adibidez, idazten nola hasi zen kontatzen du:
Antzerki zaletasuna nondik zetorkion azaltzen du beste bideo pasarte honetan:
Patriren familiari eta lagunei gure doluminak eman nahi dizkiegu.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.