Albisteak

Leintz bailarako euskara eta ahozko ondarea
abe. 1, 2004, 8:27 a.m.
Orain dala pare bat aste aittatu genduan Badihardugu euskera elkartiak eta Leintz bailarako hiru udalak (Gatzagak, Aretxabaletak eta Eskoriatzak), lankidetza-hitzarmen bat izenpetu bihar zebela, Leintz bailarako euskara eta ahozko ondarea jasotzeko. Atzo, zemendixaren 30ian izenpetu zan hitzarmenori.

Zarauzko ahozko ondarea eta hizkera jasotzeko proiektua martxan
urr. 22, 2004, 9:29 a.m.
Orain dala pare bat hilabete esan genduan Zarauzko udalak beka deialdi bat egin zebala, herriko ahozko ondarea eta hizkera (Zarauzko euskara) jasotzeko. Joan zan astian egin da prentsaurrekoa. Aukeratutako proiektua hasi da lanian. Badihardugu Elkarteko kide batzuk be hartzen dabe parte bilketan.
Elgoibarko hizkera eta ahozko ondarea
urr. 18, 2004, 9:30 a.m.
Elgoibarko antzinako kontuak batzen dittuan liburua argitaratu dau Elgoibarko udalak. Antzinako Elgoibar, Elgoibarko euskara, hizkera, etnografia... Herriko 21 nagusiri egindako elkarrizketak liburu baten batu dittu Jabi Leon kazetarixak.
Nafarroako Euskararen Fonoteka
eka. 5, 2004, 9:32 a.m.
Euskararen Fonoteka izenburupean euskal hiztunei egindako bi mila grabaziotik gora bildu dituzte. Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, euskarri iraunkorrean ezarri ditu.

Eibarko Hiztegi Etnografikoa
mai. 15, 2003, 9:32 a.m.
Otsailaren 26an aurkeztu zen "Eibarko Hiztegi Etnografikoa". Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatutako lan hori, azken bost urteotan Eibarko nagusienei egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Etnografiarekin zerikusia duten ehundaka hitz eskaintzen dizkigu, hainbat marrazki, argazki eta etnotesturekin hornituta.