Eskailera batekin uriolak zeharkatuGabon bezpera batean oso eguraldi txarra egon zen eta aita kartzelan bisitatu ostean etxera bueltatu zen. Gernikatik etxerantz oinez zihoala, ez zen aurrekorik ere ikusten. Senitarteko batzuen etxean farola eskatu eta aurrera egin zuen, baina ezin izan zuen zuzenean etxera joan uriolak (uholdeak) zeudelako. Eskailera handi batekin zubi bat egin eta etxera heltzea lortu zuen.