Errotari zigilua kendu, gauez ehotzeko <p>Gerra Zibilean errotak prezintatu egin zituzten. Beraien etxeko hiruak ere horrela zeuden, baina laster topatzen zuten zelan eho: zigilua sikatu baino lehen kentzen zuten, gauean eho ahal izateko. Gernikaldetik bakarrik ez, Bilbo aldetik ere etortzen zen jendea. Atxuriko geltokian irina kentzen zioten jendeari; horregatik, kantinetan-eta ezkutatzen zituzten bestelako jeneroagaz tapatuta.</p>

Errotari zigilua kendu, gauez ehotzeko
Miren Odriozola Jaio
- ahotsak.eus