Toka eta noka<p>Leireri aitonak egiten zion noka. Geroztik beste inork ez. Urepeleko lagun batekin eta Garaziko ikaskide ohiekin toka aritzeko usaia du Samuelek, baina neskekin beti zuka aritzen da; sekula ez noka (gaztetan bazenik ere ez zekien).</p>