Xuka aritzea Leirek eta Samuelek etxetik jaso dute xuka hizkera moldea. Euren iritzia ematen dute tratamendu honi buruz. Leireren kasuan, esaterako, haur ttipien irakasle izaki, buruak ez dio agintzen haur batengana zuka zuzentzea; xuka egingo dio beti. Etxean ere xuka egiteko joera du Leirek, baina lagun artean zuka aritzen da, gehienbat.