Euskal Herriko arazoen irtenbidearen alde borrokan1974ean apaiztegitik atera zen. Orduan Euskal Herriko egoeraz konprometitu zen. Baionako eliz nagusian baziren gose greba egiten ari zirenak. Euskal Herriko eskubideen alde elizak ezer ere egiten ez zuela eta, eskutitz bat idatzi zien Baionako apzpikuari, Donostiakoari, Etxegarai ezpeletarrari, eta Hego Ameriketan ari zen Don Hélder Cámara-ri. Frantzian langile borrokan ari zen apaiz batek baino ez zion erantzun