Emakumeak puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik<p>Lehen emakumeak ezkondu ondoren gutxi joaten ziren lanera. Puntuen sistema zegoen eta hura azaltzen du. Emakumeek puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik eta horrela lanean baino gehiago irabazten zuten. Puntuena Francok familia ugarien alde egindako lege baten araberako sistema zen. Jornala lanera joan gabe lortzen zuten. Gero puntuen sistema gutxitzen joan zen eta azkenean kendu egin zuten.</p>