Umea zela, etxeko txikiak nola zaintzen zituztenTxikitan, ez zuten urik etxean. Sei urte zituela, eskolan hasi zen; eta, handik etorrita, etxean lana egin behar izaten zuten: ura ekarri eta horrelakoak. Umeak ere zaindu behar izaten zituen. Umeentzako haur-oihalik ez zuten izaten. Zapiak erabiltzen zituzten eta umeak estutu egiten zituzten. Zapiak ur irakinetan egosten ziren. Zapiak zuriago geratzeko, belarretan jartzen zituzten. Lau puntako zapiak izaten ziren, goxo-goxoak, zinta batzuekin lotutakoak. Artean bera ere ume zela etxeko ume txikiagoak zaintzen zituen eta askotan eskolara joan gabe geratzen zen.