Upelategiak <p>Leku askotan upelategiak zeuden. Andoainen 13 inguru kontatzen zituen bere aitak. Baserritarrek etxean egindako sagardoa hara eraman eta han saltzen zuten, bakoitzak berea. Jendeak botiletan hartzen zuen sagardoa, etxerako. Baina sagardotegian bertan ere edaten zen; batzuk afaltzera joanda eta beste kuadrilla batzuek "poteo" antzera.</p>