Garai batean sagardoa nola saltzen zuten
<p>Garai batean sagardoa egin ondoren kalean partitzen zuten. Barrika txikietan eramaten zituzten eta familiek erabili ahal izateko. Beranduago Ramonen aitona eta aitak Andoainen sagardotegia jarri zuten, kalean. Erosleak txarro edo botilarekin joaten ziren dendara sagardoa erostera. Gauean berriz lokalean bertan afaldu eta txirritik edaten zuten.</p>