Sagardotegira saltzen zituzten sagarrak
<p>Baserrian 4 behi izaten zituzten eta baratzean etxerako produktuak lantzen zituzten. Sagar ugari zuten eta sagardoa egiteko saltzen zituzten Adunako Zabala sagardotegira. Aitaren lagunak ziren Zabalakoak eta aita bertara joaten zen sagardoa egiten laguntzera. Gero bertatik eramaten zuen etxerako sagardoa.</p>