Puskatutako arropa konpontzen ikasi zutenBi pare zapata izaten zituzten, bat elizara joateko eta bestea etxean ibiltzeko. Igandetan arropa berezia janzten zuten. Oraindik ere arropa onak egunero erabiltzeak pena ematen dio. Arropa guztia etxean konpondu egiten zuten. Galtzerdiak asko puskatzen zitzaizkien eta haiek ere konpondu egiten zituzten. Kakorratzean ere ikasi zuen.