Goizeko seietako meza aurretik ilea moztera Bertako jendea ibiltzen zen tabernan. Ardoa edaten zen normalean. Domeketan goizeko seietan izaten zen lehenengo meza. Aitari eta anaiari mezara orduko etortzen zitzaien baserriko jendea, ilea eta bizarra moztera. Taberna eta denda era sei eta erdietarako zabalik egoten ziren. Baserrietako emakumeek meza entzun eta, bide batez, erosketak egiten zituzten.

Goizeko seietako meza aurretik ilea moztera
Edurne Astigarraga Landaluze
, Paul Astigarraga Landaluze - ahotsak.eus