Miren Egaña Goya

Donostia (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Euskal Herria kalean jaio zen, Donostiako Ensantxe Orientalean. Gurasoak ere donostiarrak zituen. Ama, Maria Dolores Goya, maistra ibili zen gerra aurrean, Etxaide kaleko ikastolan. Gerra sasoian Erresuma Batura joan zen La Habana itsasontzian, ume talde baten kargu. Gerra ostean, berriz, ikastola jarri zuen etxean, 1951. urtean, Karkizano kalean (Grosen); denborarekin, alaba ere hantxe ibili zen andereño gisa. Aita heriotza zigorrera kondenatua egon zen, gudari ibili ostean. Ez zekien euskaraz, baina etxean espainieraz hitz egitea debekatu zien seme-alabei. Hiru senide ziren. Miren eskola frantsesetan ibili zen lehenengo eta Aldapetan gero, mojekin. Magisteritza ikasi zuen, eta euskaraz Elbira Zipitriarekin eta Maria Dolores Agirrerekin alfabetatu zen. Filologia erromanikoa ikasi zuen, eta Euskarazko Katedra atera zuen lehen emakumea da. Hainbat tokitan jardun du irakasle, besteak beste Usandizaga institutuan. Fermin Leizaola etnografoarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten. Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa egiten aritu zen, eta 25 urte daramatza Kanadako euskal toponimia aztertzen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-079 2010 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Donostiako toponimia asko aldatu da Bideoaren ikonoa
2 1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean Bideoaren ikonoa
3 Batxilerra Aldapetako mojetan Bideoaren ikonoa
4 "Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak Bideoaren ikonoa
5 "Formación de espíritu nacional" eta falangekoek emandako ikasgaia Bideoaren ikonoa
6 "¡Arriba España!" esanarazten ziona gerora lankide Bideoaren ikonoa
7 Amaren osabak ilobei ikasketak ordaindu Bideoaren ikonoa
8 Gerra aurreko Donostiako ikastolak, ama andereño Bideoaren ikonoa
9 Amak oposaketak egiterakoan, gerra hasi eta Bizkaira Bideoaren ikonoa
10 Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara Bideoaren ikonoa
11 Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba Bideoaren ikonoa
12 Amak kartzela-zigorra ekidin eta osaba Venezuelara Bideoaren ikonoa
13 Euskaraz egitea galarazi arren, ikastola ireki zuen Bideoaren ikonoa
14 Etxeko logela ikastolako ikasgela nola bihurtu Bideoaren ikonoa
15 Isilpeko ikastoletan 'Xabiertxo', 'Lehoikume', 'Martin Txilibitu', Txomin ikasle'... Bideoaren ikonoa
16 Elbira Zipitria, Felitxu Eraso eta Faustina ikastoletako andereñoak Bideoaren ikonoa
17 Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak Bideoaren ikonoa
18 Euskarazko aditzaren paradigma ikasteko eskolak 1960. urtean Bideoaren ikonoa
19 Irakasle eskolan euskarazko eskolak jaso zituzten Bideoaren ikonoa
20 Ikastola etxeko logelatik etxe azpiko lokal batera Bideoaren ikonoa
21 Karkizano kaleko ikastolara inspektore etorri zenekoa Bideoaren ikonoa
22 Amaren pedagogia Bideoaren ikonoa
23 Keinuz lagundutako abestiak Bideoaren ikonoa
24 Kantatzea gizarteak galdu duen balore bat da Bideoaren ikonoa
25 Euskarazko katedra atera zuen lehen emakumea Bideoaren ikonoa
26 Katedraren eta oposaketan arteko desberdintasuna Bideoaren ikonoa
27 Aita gerran preso eta udaletxeko lana galdu Bideoaren ikonoa
28 Aitak euskaraz jakin ez eta ezin erdaraz egin Bideoaren ikonoa
29 Atlas Etnolinguistikorako izebari egindako elkarrizketa Bideoaren ikonoa
30 Aitona-amona erdaldunei ere euskaraz Bideoaren ikonoa
31 Euskara eta frantsesa ongi, gaztelaniaz eskas Bideoaren ikonoa
32 Bederatzi urterekin ingelesa ikasten Bideoaren ikonoa
33 Donostiako euskarari buruz Bideoaren ikonoa
34 Hitanoaren erabilera desegokia Bideoaren ikonoa
35 "Laja" aditza "laga" esateko Bideoaren ikonoa
36 "Eman nazu", "ebiya", "gesala", "oju"... Bideoaren ikonoa
37 Ume garaiko Gros nolakoa zen Bideoaren ikonoa
38 Kursaaleko euskal festa Bideoaren ikonoa
39 Donostiako lehen supermerkatua Kursaalen Bideoaren ikonoa
40 Zurriolako balea Bideoaren ikonoa
41 Ume erdaldunak euskarazko hitzak jolasean Bideoaren ikonoa
42 Urgull mendiko gaztelua ume euskaldunen ghettoa Bideoaren ikonoa
43 "Urgull" kanpoko jendea hasi zen deitzen gazteluari, ordura arte "Gaztelua" zen Bideoaren ikonoa
44 'Koxkeroak' eta 'Joxemaritarrak' Bideoaren ikonoa
45 Tomas Gros arkitektoa eta Gros auzoa Bideoaren ikonoa
46 Senarraren aitonak Grosen etxea eraiki zuenekoa Bideoaren ikonoa
47 'San Inazio irarkola' jatorrizko 'Argia' argitaratzen aitzindariak Bideoaren ikonoa
48 Aitaginarrebaren inprenta eta etxea gerran lapurtu zuten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia