Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian

Egia auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1913-2013)

Biografia

Apaiz donostiarra. Egiako teila fabrikako etxean jaio zen, aita bertako langilea baitzen, garraiolarien arduraduna. Egia kaleko beste etxe batera mugitu ziren geroago. Bost urte zituela euskaraz bakarrik zekien; eskolan ikasi zuen erdara. Marinen argazki dendan egon zen lanean, eta banketxe batean ere bai. Donostian bertan egin zuen soldadutza, Atotxan zegoen kuartelean. Gerra hasi zenean Tolosan zegoen, eta Donostiara bueltatu zen. Bihotzean zuen arazo bat zela medio, ezgai izendatu zuten, eta ez zuen gerran parte hartu, nahiz eta horretarako adin aproposa izan. Bizkaia aldera joan zen familiarekin: Ibarrangelu, Somorrostro... 29 urterekin apaiztu zen; horretarako, bederatzi urte egin zituen Gasteizko seminarioan. Lau urtean Lizartzan egon zen apaiz, beste lau urtez Tolosan, eta gainerakoak Donostian eman zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-012 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Egiako teila lantegia Bideoaren ikonoa
2 Egia kalea nolakoa zen Bideoaren ikonoa
3 Mutikotan euskara besterik ez zekien Bideoaren ikonoa
4 Egia auzoan zer zegoen Bideoaren ikonoa
5 Umetako jolasak eta eskola Bideoaren ikonoa
6 Tabakalera Bideoaren ikonoa
7 Ikasketak eta lehenengo lanak, apaiztu aurretik Bideoaren ikonoa
8 Amaren sufrimendua jaso zuen Bideoaren ikonoa
9 Marin argazkilariarekin lanean Bideoaren ikonoa
10 Gerra aurretik egin zuen soldaduska, Donostian bertan Bideoaren ikonoa
11 Gerra garaian Bizkaira joan ziren ihesi Bideoaren ikonoa
12 Gernikako bonbardaketa Bideoaren ikonoa
13 Somorrostrotik Donostiara Bideoaren ikonoa
14 Bueltan, etxea hutsik; arreba jostuna Bideoaren ikonoa
15 Gerraosteko gosea Bideoaren ikonoa
16 Bokazio erlijiosoa eta apaizgoa Bideoaren ikonoa
17 Abesbatza zuten Gasteizko seminarioan Bideoaren ikonoa
18 Seminarioko bizimodua Bideoaren ikonoa
19 San Ignazio eliza eta Polloe kanposantua Bideoaren ikonoa
20 Lizartzan eta Tolosan apaiz Bideoaren ikonoa
21 Mezetara joateko ohitura Bideoaren ikonoa
22 Bi urteko lutoa Bideoaren ikonoa
23 Mezak latinez Bideoaren ikonoa
24 Mediku kontuak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia