'Urtain' vs 'Endañeta'<p>Harri-jasotzaile eta herrien arteko pikeak. Arroa aldeko jendeak <em>Urtain</em>en alde egiten zuen, eta Itziar-Zumaia aldeko jendeak bere alde. 125 kiloko harri kubikoa altxatzeko apustua egitekoak ziren, baina<em> Urtain</em>ek eskuan min hartu zuen 15 egun lehenago, eta bertan behera geratu zen kontua. Gero, Joxe Manuel soldadu joan zen, eta denbora horretan <em>Urtain</em>ek harri-jasotzeko apustua egin zuen Eibarko Gallastegirekin. Apustu hura irabazita, sona handia hartu zuen <em>Urtain</em>ek. Biak soldadutzatik bueltatu zirenean, saiatu ziren elkarren kontra apusturen bat egiten, baina ez ziren adostasun batera iritsi.</p>