Kontrabandoko haragia saltzeagatik isunaHarategirako arkumeak artzainari hartzen zizkioten. Behin Andika baserrian ezkutuan hil omen zuten txahal bat, gauez. Haragia zatitu eta astoan hartuta etorri ziren Zumaiara, baina harategian sartzera zihoazela, "txaperua" (udaltzaina) zuten zain. Kontrabandoan ibiltzeagatik isuna jarri zieten eta, zigor modura, txahalaren pisua adina haragi ospitalera entregatu behar pixkanaka.