Aitak gabarrarekin hondarra garraiatzen eta bestelako lanetan <p>Angel joaten zen plazara saltzera, baina ez zuten diru asko ateratzen handik. Aitak soroko lanaz gain beste hainbat lan egiten zituen.&nbsp;Parolaldeko betelanetarako hondarra garraiatzeko gabarra ekarri zuten aitak eta osabak Oriotik. Gero aitak moldatu egin zuen gabarra urtez urte, pisu gehiago garraiatu ahal izateko. Zumarragarako treneko bagoia kargatzera ere joaten ziren. Gerora "txanala" ekarri zuten, txikiagoa. Aita moilan ere ibiltzen zen karga-deskargan eta baita barkuetarako langileak bilatzen ere. Bizitza gogorra izan zen euren gurasoena.</p>

Aitak gabarrarekin hondarra garraiatzen eta bestelako lanetan
Angel Osa Arrizabalaga
, Xanti Osa Arrizabalaga - ahotsak.eus