Loroa ere arrosarioa errezatzenEtxean oso elizkoiak ziren. Amonarekin arrosarioa errezatzen zuten egunero etxean. Loroa tapatu egin behar izaten zuten, hark ere arrosarioa errezatzen zuen bestela eta. Jende asko erakartzen zuen loroak, batez ere umeak. Lehengusu batek ekarri zion Ameriketatik loroa amamari.