Antxoa prestatzeko prozesua: "salmueran" garbitu, burua kendu <p>Lehenago antxoa asko harrapatzen zen. Getarian antxoa asko hartzen zenean, han behar adina saldu ostean Zumaiara ekartzen zuten fabrikara barkuan edo kamioian. Antxoa jasotako egunean bertan preparatzen zen. Lehenbizi, tinetan jartzen zen gatzetan. Burua kendu eta tamainaren arabera sailkatzen ziren gero latetan sartzeko. Antxoa "salmueran" nola garbitzen zen.</p>