Ama Birjinaren koroazioa eta zilarrezko ezteiak Lehenago Andra Marietan gaur egun baino ospakizun handiagoak izaten ziren. Ama Birjinaren koroazioa ospatu zenean 1930ean kale guztiak lorez josi zituzten eta baita zilarrezko ezteiak egin zituenean ere. Arrantzaleen soka lodiekin girnaldak egin zituzten. Jai handia izan zen. Koroazio egunean bi obispo (don Mateo Mujika eta Pildain) eta apaiz ugari etorri ziren. Maiatzaren 23an ere beste festa erlijioso bat egin zen.

Ama Birjinaren koroazioa eta zilarrezko ezteiak
Arritokieta Manterola Gomez
- ahotsak.eus