Zumaiako familia asko Santoñara ihesi<p>Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Donostiara joaten ziren asko. Honen inguruko kontuak. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko jende askok alde egin zuen. Ontzigintzari esker, Santoñarekin harremana zuten eta familia asko Santoñara joan ziren. Santoñan ihes egindako aberats baten etxean egon ziren zumaiarrak.</p>