San Telmo Egunean kaleak edertuta eta arrantzaleek jai<p>San Telmo Egunean kalea apaintzen zen, lorez, girnaldaz... San Telmo Eguna laneguna izaten zen. Egun horretan ez zen jairik. Arrantzaleek bakarrik ospatzen zuten, kofradia parean. San Telmo Egunean kanpoko fraide bat etortzen zen, eta arrantzaleak berekin konfesatzen ziren. Gutxienez urtean behin konfesatu behar izaten zen, eta Jauna hartu, eta batzuek egun hori aprobetxatzen zuten.</p>