Itsasontzia egiteko prozesuaBarkoa oso-osorik egiten zuten. Eskaera egiten zuenak zehazten zien zein neurritakoa nahi zuen eta planoa ere beraiek egiten zuten. Killa egiteko eukaliptoaren egurra erabiltzen zuten, baina beste zatietarako haritza. Barkoa egiteko prozesua; lehenbizi armazoiak ("costillas") egiten ziren. Lan handia zuen itsasontzia egiteak. Egurra inguruko herrietatik ekartzen zuten. Lasa zen ezaguna orduan eta harekin ibiltzen ziren. Egur kamioikadak behar izaten ziren.