Apaizen eraginez hasi zen musika kontuetan<p>Komunio handia don Joakin Dorronsoro apaizarekin egin zuten. Komunio handira don Nemesio Etxaniz etorri zen. Hark ume guztiak musika ikasten jarri zituen. Alkate karlista jari zenean, bota egin zuten don Nemesio, nazionalista zelako. Horren ostean don Inazio Goikoetxea etorri zen eta harekin hasi ziren musika kontuak lantzen. Don Angelengana joaten zen Zumaiara musika ikastera; baserritar guztien artean ordaintzen zituzten bere klaseak. Handik aurrerakoak bere kasa ikasi zituen.</p>