Aitarekin hasi zen arotz-lanetanBera arotza da eta barku handietako arotz-lanak egin izan ditu: zubiak, kamaroteak Aita ere arotza zen eta beste lan batzuk egin ostean sozio batekin hasi zen arotz-lanetan. Ze baldintzatan lan egiten zuten. Sozioarekin banatu eta Bizente eta anaia aitarekin hasi ziren lanean. Hasieran denetariko lanak egiten zituzten, bai lehorrean eta bai barkuetan. Aitari ez zitzaizkion asko gustatzen barkuetako lana dirurik ez eta nekez ordaintzen zutelako, baina berari hori gustatzen zitzaion eta aitak uztean hortara bideratu zen.