Anguletarako baserri bakoitzak bere txanala <p>Marea estazio pareraino igotzen ze lehenago. Han inguruetako baserri guztietatik angulatara joaten ziren. Bakoitzak bere txanala izaten zuen arrantzarako. Itsasoko hondarra ere txanaletan eramaten zen Zumaiatik Oikiara soroetan botatzeko. Azarotik San Joseak arte harrapatzen ziren angulak. Angula asko harrapatzen zen orduan eta kanpoko tabernetara saltzen ziren (Donostia, Getaria, Eibar...). Etxean ere jaten zen angula, okasio berezietan.</p>

Anguletarako baserri bakoitzak bere txanala
Brigida Ibarbia Ugarte
- ahotsak.eus