Tabakoa ereiten zuten; prozesua urratsez urrats <p>Konde baserrikoek landare ugari ereiten zituzten. Beraiei tabako-hazia ematen zieten eta erein egiten zuten. Lau-bost hosto zituenean aldatu eta abuztu amaieran jasotzen zuten. Kerten gogorra izaten du tabakoak eta aizkorarekin edo igitaiarekin ebakitzen zuten. Nola lehortzen zuten. Lehortutakoan hostoak sustraitik banatu eta sortak egiten zituzten. Zumaiara eraman eta handik Iru&ntilde;era bidaltzen ziren trenez. Konde baserrikoak ziren prozesuaren arduradunak, tabakoa beste baserrietan ere erein arren. Baserrian negu partean ez zen irabazpiderik izaten eta tabakoaren dirua ondo etortzen zitzaien. Otsail inguruan kobratzen zuten.</p>

Tabakoa ereiten zuten; prozesua urratsez urrats
Brigida Ibarbia Ugarte
- ahotsak.eus