Zumaian gertatutako pasadizo tamalgarriaZumaian gertatutako pasadizoa. Barku batek moilara sartu behar zuela eta, eskola profesionaleko mutiko batzuk barra muturrera joan ziren korrika. Olatu handi bat etorri eta 7-8 mutikoak itsasora bota zituen; denak ito ziren, bat izan ezik. Bizirik atera zen mutikoa nola salbatu zen; inguruko enpresa bateko semeak (alemaniarra bera) atera zuen uretatik, soka bat lotuta zuela, uretara salto egin ondoren. Zumaian itotakoak korronteak beti Getaria aldera eramaten omen ditu.