Hondartza batzuetan "txaperoa" nesken bainujantzien luzera zaintzenZumaian nahiko aurreratuak ziren bikinia onartze kontuan. Berak 13 urte inguru zituela Bilbora joaten zen osaba-izebengana. Behin lehengusuekin inguruko hondartza batera joan ziren. Hondartzan zaintzailea (aguazila, "txaperua") zebilen neskek ia belauneraino dena tapatuta izan zezaten. Lehengusuek ez zieten sinesten Zumaian turistak bikinian egoten zirenik. Itzurungo hondartzan ez zen egoten "txapero"rik, baina Santiagokoan bai.