Zizurkil

Tolosaldeko herri honek Adunarekin egiten du muga ekialdetik, Amasa-Villabonarekin hego-ekialdetik, Asteasurekin mendebaldetik; iparraldetik, Andoain, Zubieta, Usurbil eta Aiarekin; eta, hegoaldetik berriz, Villabona eta Anoetarekin. Herritar gehienak Elbarrena izeneko industria auzoan bizi dira. Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza ziren Zizurkileko jarduera nagusiak. Gaur egun, oraindik baserri batzuek jarraitzen dute horretan baina egungo herriko jarduera nagusiak metalurgia- eta paper-lantegiak eta edaritegiak dira. Bertako euskara erdialdeko euskararen aldaera bat da.

  • Hizlariak: 18
  • Zintak: 23
  • Pasarteak: 163
  • Transkribatutakoak: 5
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 141
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia