Tolosa (Gipuzkoa)

Herri-lanak

Herri-lanak <p>Herri-lana nola izaten zen kontatzen du. Baserri bakoitzak bideko zati bat zaintzeko ardura izaten zuen, eta etxe bakoitzetik pertsona batek joan behar izaten zuen lanak egitera. Bailaran 10-12 lagun osatzen ziren lan horiek egiteko. Urtero egin behar izaten zen bide txukunketa. Herri-lanak egiten zituztenentzat ardoa eta ogia ematen omen zuen Tolosako Udalak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herri-lana nola izaten zen kontatzen du. Baserri bakoitzak bideko zati bat zaintzeko ardura izaten zuen, eta etxe bakoitzetik pertsona batek joan behar izaten zuen lanak egitera. Bailaran 10-12 lagun osatzen ziren lan horiek egiteko. Urtero egin behar izaten zen bide txukunketa. Herri-lanak egiten zituztenentzat ardoa eta ogia ematen omen zuen Tolosako Udalak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bide haiek, karo, oiantxe gurdiya pasa, oaintxe aberea, zea, kaxkartu´re ingo zian o zulok in o...
- Bai. Ta geo herri-lana izaten zan, barrioko lana. Batzuk uste det punto batetik bestea… Guk hemendi gendun… Munittaberri ba al dakizu nun daon? Bandresen etxea jakingo dezu /jakingozu/ ba. Hareaiñoxe gendun guk ein berra. Badakizu, zulok in o zeoze itten bazan. Haraiñoxe. Ta beste aldeti, berriz, zeara, Malakaa. Malaka ba al dakizu nun daon? Monteskutik honeago, hemen, azken-azkeneko etxea [du] hori gora. Malaka. Ta beheti gora ,berriz, repetidorea, repetidorea o, badakizu nun daon, haraiñoxe. Bai. Ta hemen baillaran ordun, ez dakit, ba, hamar lagun o hamabi o ze osatuko giñen, baiño behintzat beti hoi arreglatu ein behar izaten zan. Urtero pasatzen zan.
- Urtero ein behar izaten zan?
- Urtero bere pasadizoa, zeoze txukundu.
- Ordun, urtian hasieran ta urtian azkenian bidek ez zian igual-igual egongo.
- Ez, beti kaxkartzen zien, baiño… ba! behintzat hortixe ibiltzen zan.
- Ta ze bialtzen zan etxe bakoitzetik…?
- Etxe bakoitzeti bat. Jenealen atsaldekoa o. Atsalden izaten zan jenealen. Ta geo alkate zanak atsaldekoa´re ekartzen zun, ardo pixkat eta, atsaldekoa. Ta batzutan txurruta gehixeo einda´re bai etxea! Holakok´e pasatzen zien!
- Aitzaki ona.
- Bai. Ta gure aittona zana urte dezentetan egon zan alkate. Ta harek nola herriti ekartzen zun, herriti alkantzatzen zuen ardo pixkat ta ogiye. Ta hola. Ta nola zertzen zun. Hoi gogon dauket nik dana. Ta geo hemen bestea, [Ipar] eo esaten deuna, horko alkatea zan, horrek´e igual-igual ekartzen zun.
- Tolosatik ekartzen zan ardua?
- Bai, Tolosakoa. Aiuntamentun uste det ematen zula hoi, ardoa ta herri-lana […] ogi pixkat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia