Tolosa (Gipuzkoa)

Euskara garbiko doktrinak zaharra ordezkatu

Euskara garbiko doktrinak zaharra ordezkatu <p>Martinek dio eskandalu edo eztabaida handiak izan zirela bi doktrinak zirela eta. Maistrak zaharra bakarrik zekien, euskara-erdara nahasturikoa, baina apaizak berria, euskara garbikoa, ezarri zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Martinek dio eskandalu edo eztabaida handiak izan zirela bi doktrinak zirela eta. Maistrak zaharra bakarrik zekien, euskara-erdara nahasturikoa, baina apaizak berria, euskara garbikoa, ezarri zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek bi dotriña ikasten zenituen?
- Bi, bi. Bai. Bi. Aurrena aurrena esan dean hoi, erdi euskera erdi erderaz ateratako dotriña. Ez dakit noiz ateria izango zan hoi. Lehengo zea zaharren ateratakoa. Ta gero, berrittu zan garaien, horrekin eskandalo haundie izan gendun.
- A bai?
- Bai! Horrekin [arazo] haundie izan zan.
- Zer ba?
- Batzuk danak utzita bat´e… bat´ e… utzi ta bat´e ikasi [gabe] geratutakok bazien, ez zeola ikasteik eta.
- Zuek aurrena hasi ziñaten dotriña zaharra ikasten?
- Zaharra, bai, zaharretikan.
- Eta halako baten, apaizak erabaki zun dotriña aldatzia?
- Bai, han erabaki zuen dotriña berrie zertzea, ateratzea, ikastea. Eta ordun, maestrak´e lehengo zahar hure bazekin memoriz dena, dena o ondo […], baiño harek´e berriik ez zekin. Eta berri hure ikasteko, ba, jun behar gendun apaizangana ta harrek jartzen zigun [egunero] dotriñe. Liburu hure hartu ta handik ikasi ta zertzeko. Hoik danak hola eman giñun. Ez dakit xuxen-xuxen esango dittuan, baiño hoik hala die. Hoik halaxe die gauzak, bai.
- Eta zeuek zeuen liburua bazenduen dotriñana?
- Bai, bai, bai.
- Ordun, bi euki zenituen zuek?
- Bai, bai, bi eukitzen giñun, bai. Nik etxen hantxe nun ta han geratu zan. Han ez dakit ze ingo zuen handi aurrera. Gero iñok ikasi zun o ze in zuen ez dakit. Ilobak-eta bazien, baiño ez dakit ikasi zuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia